2026ko ekainaren 19an eta 20an, LAIA Ikerketa Taldeak Diasporaren Ahotsak nazioarteko sinposioa antolatuko du Altsasuko Iortia Kultur Gunean. Jardunaldien ardatza XIX. eta XX. mendeetako euskal eta nafar emigrazioa Ameriketara izango da.
Sinposioak ikertzaileak, kultura-eragileak, emigranteen ondorengoak eta migrazioaren memorian interesa duten herritarrak bilduko ditu. Hitzaldietan eta mahai-inguruan diasporaren inguruko hainbat gai jorratuko dira: identitatea, ahozko memoria, hizkuntza, komunitate-bizitza eta kultura-transmisioa.
University of Nevada, Reno – Center for Basque Studies, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) eta beste hainbat ikerketa- eta dibulgazio-proiektutako adituek parte hartuko dute.
Egitarauaren barruan hitzaldiak, mahai-inguru bat, Jesús Goñi bertsolariaren omenaldia, bertso bazkaria eta Enrike Zelaiaren mini-kontzertua izango dira.
Sinposiorako izen-ematea:
Bertso bazkarirako lekua erreserbatzeko:



