Unitate Didaktikoa 6

Unitate Didaktikoa 6

6. SAIOA: Amerikako esperientzia: emigrazioaren memoria bizia

🎯 Helburua:

Ikasleek XX. mendeko emigrazioaren esperientzia gertutik ezagutzea, protagonista baten ahotsetik jasota. Memoria bizia entzutea eta testigantzen bidez ikasitakoa sakontzea.

Amerikako esperientzia: emigrazioaren memoria bizia

🧩 Saioaren egitura:

1. Ongietorria eta aurkezpena (10 min)

2. Elkarrizketa eta testigantza zuzena (35 min)

3. Hausnarketa eta ondorio partekatuak (10 min)

🛠️ Erabiliko diren baliabideak:

💡 Oharra

Hobe da saioa ahalik eta naturalena izatea eta ikasleen jakin-minari leku ematea. Gonbidatuaren testigantzak izango dira saioaren ardatza, eta helburua da ikasleek memoria historikoa eta gertuko kontakizunak baloratzea.

Jesus Goñi, Renoko Barbara Benet parkean ateratako argazkia. Laia Ikerketa Taldea

Jesús Goñi: A Basque Shepherd and Bertsolari Returns Home (2025-10-05):

Jesus Goñi

Jesus Goñi bertsotan eta bertso eskoletan ibilitako baztandarra da, eta gaztetan artzain joan zen Ameriketara, Kaliforniara. Artzain lanetan aritu zen hainbat urtez mendietan, eta ondoren beste lanbide batzuetan aritu zen Estatu Batuetan. Gaur egun ere lotura estua du bertako euskaldunekin eta Euskal Artzainak Ameriketan elkarteko partaidea izan da. Euskara, memoria eta belaunaldien arteko transmisioa zaindu ditu beti. Bere bizipenak bertsoen bidez ere kontatu izan ditu eta herri-memoria bizirik mantentzen laguntzen du.

Jexus Jorajuria

Jexus Jorajuria

Sunbillan jaioa, Jexus Jorajuria 1967an Ameriketara abiatu zen artzain lanetan hasteko. Bidaia luze eta gorabeheratsua izan zuen: Bilbotik Madrilera, handik New Yorkera, eta azkenik Kaliforniako Fresno ingurura iritsi zen. Bertan hainbat urtez aritu zen mendian, eta ondoren beste lanpostu batzuk izan zituen. Hainbat urtez Estatu Batuetan bizi izan ondoren, itzuli egin zen eta gaur egun Sunbillan bizi da. Bere esperientzia Ameriketako euskal artzainen bizitzaren testigantza baliotsua da eta belaunaldi berriei lekukotasun hunkigarria eskaintzen die.

Skip to content